jueves, 20 de octubre de 2016

“Solo es el principio”



2016/10/20
“Solo es el principio” 

Jean-Pierre Pozzi eta Pierre Barougierrek egindako dokumentala da. Hau aste honetan ikusi dugu eta oso interesgarria iruditu zaigu hausnarketa hau egitea. 

Dokumental hau haur hezkuntzako (3-4 urteak) haurrekin filosofia eskolak nola burutu erakusten digu. Irakasleak kandela erritual edo errutina gisa pizten du ikasleak ohartarazteko saio horiek hasiko direla.“Solo es el principio”-k hausnarketa pizten du umeengan eta gure etika, baloreak, gizarte-harremanak eta heziketa egokiaren garrantziari buruz hitz egiten du.
Protagonistak umeak dira eta dokumental osoan zehar beren emozioak, pentsamenduak eta ideiak adierazten dituzte. Halaber, haurrek bizitzaren funtsezko aspektuak (maitasuna, askatasuna, kontzientzia soziala, errespetua, heriotza eta abar) hitz egiteko, desberdintzeko gai dira. Modu honetan, haurrek beraien pentsamendu kritikoa jorratzen dute; horrela, beren kabuz pentsatzea eta iritzi bakarra izateko gaitasuna izango dute. 

Gure aburuz, dokumentalako deigarriena eta harrigarriena iruditu zaiguna haurren hitz egiteko eta adierazteko era izan da. Hau da, naturaltasunez, umorez eta sinesteziko logikaz beren hitzen bidez elkarrizketak dituzte non oso ondo irudikatzen dute adimena, nahiz eta hain txiki izan. Batzuetan, helduok gutxiesten ditugu eta, egia esanez, haiek gure benetako etorkizuna dira. Zirraragarria da lor ahal duten sakontasuna adierazitako ideiak batzuetan. Zerbait hain sinpletik, haiek harago joateko gai dira, aztertuz eta partekatuz. Edo kontrakoa, askotan, helduok bizitzaren aspektu batzuetan gehiegi zailtzen gara eta haurrek beste ikuspuntu ezberdinetik eta sinpleagotik aspektu hauek ikusten dituzte. Hauxe da guri pentsarazten eta hausnartzen diguna. Azkenik, guk uste dugu txiki horiek arrazoitzea eta hausnartzea lortzea konplikatua dela eta berehaien aurreiritzien justifikatzeko modua interesgarria zaigu. 

Hausnarketa honetatik ondorio hau atera dugu: haurrak ez dira izan lezioa jaso dutenek, baizik eta helduek.

martes, 18 de octubre de 2016

1,2,3...UDAZKEN!



Adierazpen eta komunikazioaren trebetasunaren irakasgaian dinamika sinple eta polit bat egin dugu. Jolasaren helburua orokorra da naturarekin edo errealitatearekin jolasteko eta esperimentatzeko aprobetxatzea. Helburua hau laburtzen da mezu honetan: edozein gauzarekin, adibidez, hosto sinple batekin, ondo pasa dezakegu.

Klasean guk egin genuena izan zen:
Lehendabizi, modularreko talde bakoitzeko bolondres bat klasetik atera zen hosto bilaketa bat jasotzera joateko. Bueltatzerakoan, ikaskide bakoitzari ekarri zituzten hostoak banatuko zizkieten beraien izenak idazteko. Gero talde bolondres batek bere hosto guztiak irakasleari eman zizkioten  eta berak arbelan zeloz itsatsi zituen izar-forma eginez. Seguidan, ikasle bat atera zen zuhaitz bat errepresentazeko. Iralaskeak bere gorputzan zehar hosto batzuk zintzilikatu zituen. Eta...zuhaitzak esan zuenean 1,2,3...ikaskide gainerakoek oihukatu behar izan genuen UDAZKEN!Eta zuhaitzak guri hostoak bota zizkigun.



jueves, 13 de octubre de 2016

Haurren ehun hizkuntza!

Descripción: Resultado de imagen de imagen niño"Haurra
ehunez egina dago.
Haurrak ehun hizkuntza ditu
ehun esku
ehun pentsamendu
ehun pentsatzeko era
jolasteko eta hitzegiteko
ehun beti ehun
entzuteko era
harritzeko maitatzeko
ehun poztasun
abesteko eta ulertzeko
ehun mundu
aurkitzeko
ehun mundu
sortzeko
ehun mundu
amesteko.

Haurrak
ehun hizkuntza ditu
(eta gainera ehun ehun ehun)
baina laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Eskolak eta kulturak
burua gorputzetik bereizten dizkiote.
Descripción: Resultado de imagen de imagen niñoEsaten diote:
pentsatzeko eskurik gabe
jarduteko bururik gabe
entzuteko hitzegin gabe
ulertzeko alaitasunik gabe
maitatu eta harritzeko
Pazkotan eta Gabonetan soilik.
Esaten diote:
jadanik existitzen den mundua aurkitzeko
eta ehunetik laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Esaten diote:
jokua eta lana
errealitatea eta fantasia
zientzia eta irudimena
zerua eta lurra
arrazoia eta ametsa
ez doazela elkarrekin.
Eta esaten diote
ehun ez dela existitzen.
Haurrak dio:
“hala ere ehun existitzen da”.