viernes, 10 de marzo de 2017

ARU

Pasa den asteazkenean gure antzerkia antzeztu genuen. Oso urduri geunden, baina hala eta guztiz ere, oso ondo atera zitzaigun.

Hasiera batean, hondoak sortzeko power pointarekin arazo asko izan genituen; bideo batzuk ez ziren ikusten eta beste batzuk ez ziren entzuten baina inprobisazioari esker antzezlana aurrera eraman genuen.

Pertsonaien interpretazioari dagokionez, guztiak oso ondo antzeztu genuen gure pertsonaia, bai gorputz adierazpen aldetik bai hitzezko komunikazioaren aldetik. Gainera, pertsonaien janzkerak oso deigarriak ziren eta horren ondorioz ondo irudikatzen bakoitzaren izaera.

Beraz, antzezlana bukatu eta gero, sentitu genuena lasaitasun handia izan zen, kurtso osoan erabili dugu antzezlana prestatzeko eta hau antzeztu da hamabost minututan. Eta horregatik,  eskasa gelditu zaigu.

 Esperientzia hau oso erabilgarria iruditu zaigu gure geroko lanerako, oso polita izan da eta oso ondo pasatu dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario