viernes, 10 de marzo de 2017

URTE BUKAERA

Minor hau oso interesgarria iruditzen zaigu Haur Hezkuntzarako, horregatik aukeratu dugu.   Gure ustez minor hau lotsa kentzeko baliogarria da, hala eta guztiz ere, hasieran taldeko batzuei zaila  iruditu zien. Baina pixkana pixkanaka lotsa kendu zuten, eta oso ongi pasatu  genuen. 

 Klaseko  praktikekin asko ikasi dugu dramatizazioari buruz eta baliabide desberdinak ezagutu ditugu.

Talde honetako kideek ikasi dugu taldean lan egiten, hasieran pentsamendu desberdinak geneuzkalako eta bakoitzak bere ideak defendatzen genituelako. Minor honetan, batez ere IKT-zko klasetan gainditu ditugu geneuzkan gatazkak eta guztion artean lanak egin ditugu.
  
Antzerkiaren egunean oso urduri jarri ginen; gainera, arazo batzuk sortu ziren baina ondo konpondu genituen. Antzerkiarekin  gorputzaren mugimenduak landu genituen, ahotza desberdinak jartzen ikasi dugu eta baliabide desberdinak erabiltzen ikasi dugu. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario