Mostrando entradas con la etiqueta Haur antzerkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Haur antzerkia. Mostrar todas las entradas

viernes, 10 de marzo de 2017

ARU

Pasa den asteazkenean gure antzerkia antzeztu genuen. Oso urduri geunden, baina hala eta guztiz ere, oso ondo atera zitzaigun.

Hasiera batean, hondoak sortzeko power pointarekin arazo asko izan genituen; bideo batzuk ez ziren ikusten eta beste batzuk ez ziren entzuten baina inprobisazioari esker antzezlana aurrera eraman genuen.

Pertsonaien interpretazioari dagokionez, guztiak oso ondo antzeztu genuen gure pertsonaia, bai gorputz adierazpen aldetik bai hitzezko komunikazioaren aldetik. Gainera, pertsonaien janzkerak oso deigarriak ziren eta horren ondorioz ondo irudikatzen bakoitzaren izaera.

Beraz, antzezlana bukatu eta gero, sentitu genuena lasaitasun handia izan zen, kurtso osoan erabili dugu antzezlana prestatzeko eta hau antzeztu da hamabost minututan. Eta horregatik,  eskasa gelditu zaigu.

 Esperientzia hau oso erabilgarria iruditu zaigu gure geroko lanerako, oso polita izan da eta oso ondo pasatu dugu!

martes, 18 de octubre de 2016

1,2,3...UDAZKEN!



Adierazpen eta komunikazioaren trebetasunaren irakasgaian dinamika sinple eta polit bat egin dugu. Jolasaren helburua orokorra da naturarekin edo errealitatearekin jolasteko eta esperimentatzeko aprobetxatzea. Helburua hau laburtzen da mezu honetan: edozein gauzarekin, adibidez, hosto sinple batekin, ondo pasa dezakegu.

Klasean guk egin genuena izan zen:
Lehendabizi, modularreko talde bakoitzeko bolondres bat klasetik atera zen hosto bilaketa bat jasotzera joateko. Bueltatzerakoan, ikaskide bakoitzari ekarri zituzten hostoak banatuko zizkieten beraien izenak idazteko. Gero talde bolondres batek bere hosto guztiak irakasleari eman zizkioten  eta berak arbelan zeloz itsatsi zituen izar-forma eginez. Seguidan, ikasle bat atera zen zuhaitz bat errepresentazeko. Iralaskeak bere gorputzan zehar hosto batzuk zintzilikatu zituen. Eta...zuhaitzak esan zuenean 1,2,3...ikaskide gainerakoek oihukatu behar izan genuen UDAZKEN!Eta zuhaitzak guri hostoak bota zizkigun.



sábado, 1 de octubre de 2016

TXITA POLITA

Txita Politaren antzezlana irakurri dugu. Geroxeago, klaseko bolondres batzuk irakurri dute antzezlana. Gainera,txita polita antzeztu dugu klasean zenbait alditan.



TXITA POLITA from orixe5maila on Vimeo.

jueves, 29 de septiembre de 2016

jueves, 15 de septiembre de 2016

Antzezlanak Lantzen

2016/09/22

Aste honetan antzezlan desberdinak ikusi behar izan ditugu moduloko taldetan. Horretarako pertsona bakoitzak antzezlan bat erabaki dugu besteei aurkezteko.
Geroxeago, klasean antzezlan bera ikusi dugun pertsonak elkartu gara eta ikertu dugu galdera batzuk erantzunez klasekideei azaltzeko.

Beste egun batean, taldeka azaldu genuen antzerkian nabarmentzen duguna edo esanguratsua iruditu zaiguna.


"Lorategian" antzerkia

2016/09/15

Aste honetan eztabaidatu dugu nola aztertzen diren haur antzezlanak eta "Lorategian" antzezlana ikusten hasi gara. Ikusten dugun bitartean irakasleak eszena bakoitza aztertzen joan da eta bakoitzak bere kabuz apunteak hartu ditugu.






 Orain arte ikusi dugun antzezlanaren zatia komentatuko dugu. Gure ustez antzerki simplea da, baina aldi berean ikuskizun deigarria da haurrentzat. Esan dezakegu pertsonaiak baliabide ezberdinak erabiltzen dituzte, haien artean ez-hitzezko lengoaia, irudi ezberdinak pantailan proiektatutak eta itzalak fokuekin lagunduak.