Mostrando entradas con la etiqueta Musika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Musika. Mostrar todas las entradas

viernes, 10 de marzo de 2017

ARU

Pasa den asteazkenean gure antzerkia antzeztu genuen. Oso urduri geunden, baina hala eta guztiz ere, oso ondo atera zitzaigun.

Hasiera batean, hondoak sortzeko power pointarekin arazo asko izan genituen; bideo batzuk ez ziren ikusten eta beste batzuk ez ziren entzuten baina inprobisazioari esker antzezlana aurrera eraman genuen.

Pertsonaien interpretazioari dagokionez, guztiak oso ondo antzeztu genuen gure pertsonaia, bai gorputz adierazpen aldetik bai hitzezko komunikazioaren aldetik. Gainera, pertsonaien janzkerak oso deigarriak ziren eta horren ondorioz ondo irudikatzen bakoitzaren izaera.

Beraz, antzezlana bukatu eta gero, sentitu genuena lasaitasun handia izan zen, kurtso osoan erabili dugu antzezlana prestatzeko eta hau antzeztu da hamabost minututan. Eta horregatik,  eskasa gelditu zaigu.

 Esperientzia hau oso erabilgarria iruditu zaigu gure geroko lanerako, oso polita izan da eta oso ondo pasatu dugu!

viernes, 3 de marzo de 2017

IPUIN MUSIKALA!!

Gaur, Martxoak 3, hainbat ipuin musikalak antzeztu ditugu musika sortzen dituzten makina bat instrumentuekin. Beti bezala, taldeka jendaurrera agertu gara eta prestatuta geneuzkan ipuinak kontatzen hasi gara.

Gure ipuina “nola dastatu ilargia” deitzen da. Jarraian istorioa uzten dizkizuegu:






Lan oso interesgarria iruditzen zaigu umeekin Haur Hezkuntzan lantzeko.

jueves, 2 de marzo de 2017

3, 2, 1… PREST?


Duela aste bat antzezlanerako entseguak hasi direla eta ia-ia "ARU” antzezlana prest dago. Hau egiteko eta ikus-osagai guztiak sortzeko, aldaketa asko egin behar izan ditugu.

 




Baina, aldaketa horiek eginda antzezlana aurrera eraman dugu eta orain, azken detaileak falta zaizkigu,... hurrengo astean aurkezten dugu eta!!


Beno ba, espero dugu antzezlana zuen gustukoa izatea eta sorpresa on bat eramatea!!