Egun on, lagunok! Goazen kontatzera aste honetako bi azken egunak.
Ostegunean KunArte zentroaren zuzentzailea etorri zen
bere enpresari buruzko informazioa emateko. Oso interesgarria iruditu
zitzaigun, enpresa edo etxe hau artearen elkargune bat delako.
Etxe honetan, bai haurrak, bai helduak etor daitezke
esperientzia eta bizipen goxoak izateko artearen aldetik.
Gure ustez, enpresa hau oso bizigarria eta berritzailea
da, non gurasoek, seme-alabek eta beste adineko pertsonak erlazio edo harreman
berezi bat sortu dezakete.