2016/10/20
Jean-Pierre Pozzi eta Pierre Barougierrek egindako
dokumentala da. Hau aste honetan ikusi dugu eta oso interesgarria iruditu zaigu
hausnarketa hau egitea.
Dokumental hau haur hezkuntzako (3-4 urteak) haurrekin filosofia eskolak nola burutu erakusten digu. Irakasleak kandela erritual edo errutina gisa pizten du ikasleak ohartarazteko saio horiek hasiko direla.“Solo es el principio”-k hausnarketa pizten du umeengan eta gure etika, baloreak, gizarte-harremanak eta heziketa egokiaren garrantziari buruz hitz egiten du.

Protagonistak umeak dira eta dokumental osoan zehar beren
emozioak, pentsamenduak eta ideiak adierazten dituzte. Halaber, haurrek bizitzaren
funtsezko aspektuak (maitasuna, askatasuna, kontzientzia soziala, errespetua,
heriotza eta abar) hitz egiteko, desberdintzeko gai dira. Modu honetan, haurrek
beraien pentsamendu kritikoa jorratzen dute; horrela, beren kabuz pentsatzea eta
iritzi bakarra izateko gaitasuna izango dute.
Gure aburuz, dokumentalako deigarriena eta harrigarriena iruditu zaiguna haurren hitz egiteko eta adierazteko era izan da. Hau da, naturaltasunez, umorez eta sinesteziko logikaz beren hitzen bidez elkarrizketak dituzte non oso ondo irudikatzen dute adimena, nahiz eta hain txiki izan. Batzuetan, helduok gutxiesten ditugu eta, egia esanez, haiek gure benetako etorkizuna dira. Zirraragarria da lor ahal duten sakontasuna adierazitako ideiak batzuetan. Zerbait hain sinpletik, haiek harago joateko gai dira, aztertuz eta partekatuz. Edo kontrakoa, askotan, helduok bizitzaren aspektu batzuetan gehiegi zailtzen gara eta haurrek beste ikuspuntu ezberdinetik eta sinpleagotik aspektu hauek ikusten dituzte. Hauxe da guri pentsarazten eta hausnartzen diguna. Azkenik, guk uste dugu txiki horiek arrazoitzea eta hausnartzea lortzea konplikatua dela eta berehaien aurreiritzien justifikatzeko modua interesgarria zaigu.
Hausnarketa honetatik ondorio hau atera dugu: haurrak ez dira izan lezioa jaso dutenek, baizik eta helduek.

No hay comentarios:
Publicar un comentario