jueves, 16 de febrero de 2017

Antzezlanaren dokumentazioa

Gure antzezlanako gaia itsasoari beldurra denez, horren gaineko informazioa behar izan genuen oinarri bat izateko, ideiak sortzeko eta antzerkia aurreraemateko. Horrexegatik, Ikt ikasgaitik gure irakasleak lan-praktiko bat egitea bidali zigun: kalera atera, gaiari buruzko informazioa bilatu eta, hauxe behin lortuta, dokumentaltxo bat sortu.

 Guk hautatutako baliabidea elkarrizketa izan zen. Hau da, lehendabizi guztion artean galderak pentsatu genituen eta gero kalera atera ginen adin ezberdinetako jendeari elkarrizketak egitera. Sei taldekoetik, bik parte hartu genuen elkarrizketa bakoitzean, pertsona gehiegi ginelako. Nik galderak egiten nituen eta beste taldekide batek grabatzen zuen. 

Prozesuan gatazka batzuk sortu ziren; esate baterako, pertsona batzuek ez zuten erantzun nahi, beste batzuek presa zeukaten edo ez zuten guk grabatzea nahi. Hau gertatu arren, elkarrizketa interesgarriak izan genituen eta horietatik ondorio ugari atera genituen. Egia esateko, egindako jarduera hau baliagarria zaigu gure antzezlanarako. Gainera, nahiz eta galderak prestatuta egon, jendearekin hitz egiterakoan beste galdera batzuk sortzen ziren eta behar genuen informazioaz gain, gehiago lortu genuen. Adibidez, itsasoari beldurraz gain, beldurraren termino orokorrean aritu ginen. 

Ateratako ondorio batzuk hurrengoak dira: 

– Beldurra gizaki guztiok gure bizitzan zehar bizi egingo dugun sentimendua da. 

– Beldurra izatea naturala da eta horrekin bizi behar gara. Gure eskuz dago aurre egitea ala ez. 

– Batzuetan, beldurrak baliogabeak bihurtzen dira, zer edo zer benetan lortu nahi dugunean. 

Beraz, beldur horiei aurre egiten diegu. 

– Beldurrak beharrezkoak dira zentzudun egiten gaituztelako, baina, aldi berean, gainditzen saiatu behar gara. 

– Etengabea edo desager daiteke bizitzan zauden etaparen arabera. Adibidez, alde batetik, txikiak garenean beldurra edozein gauzei izan diezaiokegu eta gurasoak garenean, berriz, beldur hori desager daiteke ez dugulako nahi gure haurrei transmititu. Beste aldetik, txikiak garenean beldurrik ez izatea gerta daiteke eta handitzen garenean beldurrak sortzen zaizkigu gure umeengan. 

Hau guztia irudikatzeko istoriotxo bat egin genituen:


No hay comentarios:

Publicar un comentario